Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 33:18-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Mesopotamiatik heldu zelarik, Jakob Kanaan lurraldean dagoen Sikem hirira onik iritsi zen, eta hiri ondoan ezarri zuen kanpalekua.

19. Hau ezarri zueneko lursaila Sikemgo buruzagi zen Hamorren semeei erosi zien, zilarrezko ehun txanpon ordainduz.

20. Han aldarea eraiki zuen eta El-i, Israelen Jainkoari, sagaratu zion.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 33