Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 32:3-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Haiek ikusi orduko, Jakobek esan zuen: «Jainkoaren kanpalekua da hau!» Eta leku hari Mahanaim —hau da, «Kanpaleku-bieta»— eman zion izen.

4. Jakobek mezulariak bidali zizkion, bere aurretik, Esau bere anaiari, Seir lurraldera, Edomgo landetara.

5. Agindu hau eman zien: «Hona nola hitz egingo diozuen Esau ene anaiari: Honela mintzo da Jakob zure zerbitzaria: Labanekin egona nauzu eta orain arte luzatu naiz.

6. Baditut behi eta astoak, artaldeak, morroi eta mirabeak. Mezulariak bidaltzen dizkizut ene jaun horri, honen guztiaren berri ematera, onez hartuko nauzulakoan».

7. Itzuli zitzaizkion mezulariak Jakobi, esanez: «Esau zure anaiarekin egon gara. Bera ere bidera datorkizu laurehun gizonekin».

8. Jakob biziki beldurtu zen eta larritu. Berekin zuen jendea, abere txiki eta handiak eta gameluak bi kanpamendutan banatu zituen,

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 32