Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 3:6-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Ikusi zuen emakumeak fruitua gozoa zela, arbola ikusgarria eta jakituria lortzeko desiragarria. Hartu zuen, beraz, haren fruituetariko bat eta jan egin zuen. Gero, bere senarrari eman eta honek ere jan egin zuen.

7. Orduan, begiak zabaldu zitzaizkien eta biluzik zeudela ohartu ziren. Piku-hosto batzuk josi eta estalki bana egin zuten.

8. Arratsean, gizonak eta emazteak baratzean zebilen Jainko Jaunaren oin-hotsa entzun zuten eta harengandik gorde egin ziren zuhaitz artean.

9. Baina Jainko Jaunak dei egin zion gizonari:—Non zara?

10. Gizonak erantzun:—Zure oin-hotsa baratzean entzun dudanean, beldurtu eta gorde egin naiz, biluzik nagoelako.

11. Jainkoak esan zion:—Eta nork jakinarazi dizu biluzik zaudela? Galarazi nizun arbolako fruitua jan al duzu?

12. Gizonak erantzun:—Laguntzat eman didazun emakumeak fruitua eskaini dit eta jan egin dut.

13. Jainko Jaunak esan zion emakumeari:—Zer egin duzu?Emakumeak erantzun:—Sugeak engainatu nau eta jan egin dut.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 3