Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 29:5-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Hark galdetu:—Ezagutzen al duzue Laban, Nahorren semea?Haiek erantzun:—Bai, ezagutzen dugu.

6. Eta Jakobek:—Ongi al da?—Bai, ongi da —erantzun zioten—. Hor dator, hain zuzen, haren alaba Rakel, ardiekin.

7. Jakobek esan zien:—Begira, oraindik egun-argi da. Ez da abereak biltzeko garaia. Eman ardiei edaten eta eraman larrera.

8. Baina haiek erantzun zuten:—Ez dugu hori egiterik, abere-talde guztiak bildu arte; orduan mugituko dugu harria putzuko aho gainetik eta edaten emango.

9. Oraindik Jakob haiekin hizketan ari zela, Rakel iritsi zen aitaren ardiekin, artzain ibiltzen baitzen.

10. Jakobek, Rakel bere lehengusina eta Laban bere osabaren ardiak ikusi orduko, hurbildu eta putzu-ahoko harria mugiarazi zuen, eta bere osabaren ardiei edaten eman zien.

11. Gero, Jakobek besarkatu egin zuen Rakel eta negarrez hasi zen ozenki.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 29