Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 29:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Abiatu zen Jakob eta ekialderantz jo zuen.

2. Bidean zihoala, putzu bat begiztatu zuen landan eta hiru artalde putzu ondoan etzanak, handik edaten baitzuten artaldeek. Harri handi batek estaltzen zuen putzuko ahoa.

3. Abere-talde guztiak biltzen zirenean, artzainek harria mugitu ohi zuten putzuko aho gainetik eta, ardiei edanarazi ondoren, harria bere lekura, putzu-ahora, itzuli.

4. Jakob honela mintzatu zitzaien artzainei:—Anaiok, nongoak zarete?—Haran herrialdekoak —erantzun zioten.

5. Hark galdetu:—Ezagutzen al duzue Laban, Nahorren semea?Haiek erantzun:—Bai, ezagutzen dugu.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 29