Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 27:34-39 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. Aitaren hitzak entzutean, Esauk garrasi handi mingotsa egin eta esan zion:—Bedeinka nazazu neu ere, aita.

35. Isaakek erantzun:—Azpikeriaz etorri da zure anaia eta berak hartu du zure bedeinkazioa.

36. Esauk ihardetsi zion:—Ongi jarria du, bai, Jakob izena, oraingoarekin bi bider kendu baitit txanda. Lehen-semetzaren eskubidea kendu zidan lehenengo eta, orain, bedeinkazioa.Esan zion, gainera:—Ez al duzu niretzat beste bedeinkaziorik?

37. Isaakek erantzun:—Hara, zure nagusi egin dut eta senide guztiak haren zerbitzari bihurtu. Ogiz eta ardoz hornitu dut. Zer egin dezaket zure alde, seme?

38. Esauk esan zion:—Ez al duzu bedeinkazio bakar bat besterik, aita? Bedeinka nazazu neu ere!Esau negarrez hasi zen ozenki.

39. Eta Isaak honela mintzatu zitzaion:«Begira,lur gurietatik kanpo biziko zara,zeruko ihintzetik urrun.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 27