Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 27:13-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Amak esan zion:—Betor niregana delako madarikazio hori. Egizu nire esana eta zoaz agindutakoa ekartzera.

14. Joan zen, bada, agindutakoa hartzera, eta amarengana itzuli zen. Honek jaki goxoa prestatu zuen, aitak atsegin zuen bezalakoa.

15. Rebekak, berehala, bere seme nagusi Esauren arropak, etxean zeuzkan arroparik dotoreenak, hartu eta Jakob bere seme gazteenari jantzarazi zizkion.

16. Ahuntz-ileaz estali zizkion eskuak eta lepo leuna.

17. Eta prestaturiko okela eta ogia bere seme Jakoben eskuetan jarri zituen.

18. Sartu zen Jakob aitarengana eta esan zion:—Aita!—Bai, seme —erantzun zion hark—. Baina nor zara zu?

19. Jakobek aitari:—Esau zure seme nagusia. Bete dut eskatu didazuna. Jaiki, mesedez, eseri eta jan nik ehizatua, bedeinka nazazun.

20. Isaakek erantzun zion:—Bai azkar aurkitu duzula, seme!Jakobek esan zuen:—Jaunak, zure Jainkoak, eman dit hartarako egokiera.

21. Orduan, esan zion Isaakek:—Zatoz hurbilago, seme, uki zaitzadan, egiaz nire seme Esau ote zaren ala ez jakiteko.

22. Hurbildu zitzaion Jakob bere aita Isaaki, eta honek ukitu eta esan zuen:—Jakobena da mintzoa; eskuak, ordea, Esaurenak.

23. Ez zuen ezagutu, eskuak anaia Esaurenak bezain iletsuak baitziren, eta bedeinkazioa eman zion.

24. Isaakek galdegin zion:—Egiaz nire seme Esau al zara?—Bai, Esau naiz —erantzun zion Jakobek.

25. Gero, Isaakek:—Emadazu jaten ehizakia, seme, eta bedeinkatu egingo zaitut.Jakobek eman eta hark jan egin zuen. Ekarri zion ardoa eta hark edan.

26. Orduan, esan zion aitak:—Zatoz hurbilago eta besarka nazazu, seme.

27. Hurbildu eta besarkatu egin zuen. Isaakek, haren arropak usaindu zituenean, bedeinkatu egin zuen, esanez:«Nire semearen usaina,Jaunak bedeinkaturikozelaiaren usaina.

28. Jainkoak eman diezazkizulazeruko ihintzaeta lurreko guritasuna,ogi-ardotan oparotasuna.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 27