Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 26:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Beste gosete bat ere izan zen lurralde hartan, Abrahamen garaikoaz gain, eta Isaak Gerar-era joan zen, filistearren errege Abimelekengana.

2. Jauna agertu zitzaion Isaaki eta esan zion: «Ez jaitsi Egiptora. Zaude nik adieraziko dizudan lurraldean.

3. Bizi lurralde horretan atzerritar gisa; ni zeurekin izango nauzu eta bedeinkatu egingo zaitut: herrialde hauek guztiak emango dizkizuet zuri eta zeure ondorengoei. Honela beteko dut zure aitari egin nion zin-hitza.

4. Zure ondorengoak zeruko izarrak bezain ugari egingo ditut, eta lurralde hau guztia emango diet. Zure ondorengoen bidez lurreko herri guztiak bedeinkatuko ditut,

5. Abrahamek nire esana, nire agindu, arau eta legeak aditu eta bete dituelako».

6. Hala, Isaak Gerar-en gelditu zen bizitzen.

7. Hango bizilagunek bere emazteaz galdegin zioten. Isaakek arreba zuela esaten zien, emaztea zuela esan beharrean, honen edertasunagatik bera hilko zuten beldurrez.

8. Denboraldia zeraman Isaakek Gerar-en. Behin batez, filistearren errege Abimelek leihora atera zen. Eta hona non ikusten dituen Isaak eta Rebeka emaztea harreman goxoan.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 26