Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 25:29-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

29. Behin batean, Jakob lapikokoa egosten ari zela, iritsi zen Esau oihanetik, oso nekatua,

30. eta esan zion anaiari:—Emadak lapikoko gorri horretatik, leher egina nator eta. (Honegatik, Edom —hau da, «Gorri»— izena ezarri zitzaion).

31. Jakobek esan zion:—Heure lehen-semetzaren eskubidearen truke emango diat.

32. Esauk erantzun:—Goseak hiltzear egonik, zertarako diat lehen-semetzaren eskubidea?

33. Eta Jakobek:—Zin egidak.Zin egin zion Esauk, lehen-semetzaren eskubidea salduz.

34. Orduan, eman zizkion Jakobek anaiari ogia eta platerkada dilista. Hark jan, edan, mahaitik altxa eta alde egin zuen. Honela gutxietsi zuen Esauk bere lehen-semetzaren eskubidea.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 25