Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 24:53-67 Elizen Arteko Biblia (EAB)

53. Atera zituen zilarrezko eta urrezko bitxiak eta soinekoak, eta Rebekari eman zizkion. Honen nebari eta amari ere egin zizkien opariak.

54. Gero, morroia eta bidelagunak afaldu eta lotara joan ziren.Biharamun goizean, jaikitzean, morroiak esan zuen:—Uztazue neure nagusiagana itzultzen.

55. Rebekaren nebak eta amak esan zioten:—Bego oraindik neskatxa gurekin hamarren bat egun; gero joango zara.

56. Morroiak esan zien:—Ez nazazue atzerarazi, Jaunak nire bidaiari bukaera ona eman dionez gero. Uztazue neure nagusiagana itzultzen.

57. Orduan, esan zioten:—Deitu eta galde diezaiogun neskatxari berari.

58. Deitu eta galdegin zioten Rebekari:—Joan nahi al duzu berehala gizon honekin?—Bai! —erantzun zuen.

59. Orduan, amore eman zuten, beren arreba Rebeka eta honen inudea Abrahamen morroiarekin eta bidelagunekin joan zitezen,

60. eta Rebekari, bedeinkatuz, esan zioten:«Izan dezazulaondorengo ugari, arreba!Menpera ditzatelazure ondorengoeketsaien hiriak!»

61. Jaiki ziren Rebeka eta honen mirabeak, gameluetara igo eta Abrahamen morroiarekin abiatu ziren denak.

62. Isaak Lahai-Roiko ur-putzutik etorria zen, eta Negev lurraldean bizi zen.

63. Arrats batean, landara ibilaldi bat egitera joan eta, begiak jasorik, gameluak zetozela ikusi zuen.

64. Rebekak ere jaso zituen begiak eta, Isaak ikusirik, gamelutik jaitsi zen,

65. eta morroiari galdegin:—Nor da landan zehar bidera datorkigun gizon hori?Morroiak erantzun:—Ene nagusia.Orduan, Rebekak bere aurpegia estali zuen zapi batez.

66. Eginiko guztia kontatu zion morroiak Isaaki.

67. Honek bere ama Sararena izandako oihal-etxolara eraman zuen Rebeka. Emaztetzat hartu eta maite izan zuen. Honela poztu zuen Isaakek bere burua, ama hil ondoren.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 24