Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 20:3-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Baina, gau hartan, Jainkoa agertu zitzaion Abimeleki ametsetan, esanez: «Hil egingo zara, hartu duzun emakumea ezkondua baita».

4. Baina Abimelekek ez zuen oraindik inolako harremanik izan Sararekin. Horregatik esan zion:—Jauna, galdu egin behar al duzu errugabe den herri bat?

5. Ez al dit, bada, berak esan arreba zuela? Andreak ere neba zuela zioen. Nik fede onez eta zintzo jokatu dut.

6. Jainkoak erantzun zion ametsetan:—Bai, badakit fede onez jokatu duzula; horregatik, ez dizut utzi Sararekin harremanak izaten, nire aurka bekatu egin ez zenezan.

7. Orain, ordea, itzul iezaiozu gizon horri bere emaztea; profeta denez, zure alde erregutuko du eta ez duzu galduko bizia. Itzultzen ez badiozu, berriz, zinez hilko zarete zu zeu eta zuretar guztiak.

8. Goizean goiz jaikirik, Abimelekek bere zerbitzari guztiak deitu zituen, ametsaren berri emateko. Denak harriturik gelditu ziren.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 20