Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 20:12-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Gainera, egiaz nire arreba duzue Sara aitaren aldetik, nire amarenetik ez bada ere, eta emaztetzat hartu nuen.

13. Horrela, Jainkoak neure aitarenetik atzerrira bidean jarri ninduenean, esan nion Sarari: «Norabait sartzen garenean, esazu, arren, neba nauzula».

14. Orduan, Abimelekek itzuli egin zion Abrahami emaztea. Era berean, ardiak, behiak eta morroi-mirabeak eman zizkion oparitzat,

15. eta esan zion:—Hor duzu zeure aurrean nire lurralde guztia. Geldi zaitez bizitzen gogokoen duzun lekuan.

16. Sarari, berriz, esan zion:—Adizu, zure nebari zilarrezko mila txanpon eman dizkiot. Opari honek egiaztatzen die zuretarrei eta denei errugabea zarela; honela, denek jakingo dute ez duzula inolako okerrik egin.

17. Abrahamek Jainkoari otoitz egin eta Jainkoak sendatu egin zituen Abimelek, honen emaztea eta mirabeak, berriro seme-alabak izan ahal zitzaten.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 20