Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 20:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Abraham, zegoen tokitik Negeveko eskualdera abiatu zen eta Gerar hirian jarri zen bizitzen atzerritar gisa, Kadex eta Xur-en artean.

2. Han zegoelarik, Sara bere emaztea, arreba zuela zioen. Orduan, Gerarko errege Abimelekek Sara eraman ziezaiotela agindu zuen.

3. Baina, gau hartan, Jainkoa agertu zitzaion Abimeleki ametsetan, esanez: «Hil egingo zara, hartu duzun emakumea ezkondua baita».

4. Baina Abimelekek ez zuen oraindik inolako harremanik izan Sararekin. Horregatik esan zion:—Jauna, galdu egin behar al duzu errugabe den herri bat?

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 20