Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 16:3-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. eta Saraik Agar mirabe egiptoarra eman zion bere senarrari emaztetzat. Hamar urte zeramatzaten bizitzen Kanaanen.

4. Abram Agarrekin batu eta hau haurdun gertatu zen. Horretaz ohartzean, etxekoandreari mespretxuz begiratzen hasi zen Agar.

5. Orduan, Saraik esan zion Abrami:—Zeu zara mespretxu horren erantzule. Neuk eman nizun besoetara mirabea. Baina haurdun dagoela ohartu deneko, gutxietsi egiten nau. Jaunak erabaki beza nork duen arrazoi gu bion artean.

6. Abramek esan zion:—Zeure esku duzu mirabea. Egiozu hobekien deritzozuna.Saraik gaizki hartu zuen Agar, eta honek ihes egin zuen.

7. Jaunaren aingeruak basamortuan, Xur bidean dagoen iturri ondoan, aurkitu zuen

8. eta honela mintzatu zitzaion:—Agar, Sarairen mirabe hori, nondik zatoz eta nora zoaz?—Sarai neure etxekoandreagandik nator ihesi —erantzun zion Agarrek.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 16