Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 14:15-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Bere gizataldearekin gauez etsaien gainera erori eta garaitu egin zituen, eta Damaskotik iparraldera dagoen Hobaraino jazarri.

16. Haiek harrapatutako guztia berreskuratu zuen: Lot eta honen ondasunak, bahiturik zeramatzaten emakumeak eta gainerako jendea.

17. Kedorlaomer eta honek lagun zituen erregeak garaitu ondoren, itzulbidetik zetorrela, Sodomako erregea atera zitzaion Abrami bidera Xeba haranean, hau da, Erregearen haranean.

18. Une hartan, Melkisedek Xalemgo erregeak ogi-ardoak atera zituen, Goi-goiko Jainkoaren apaiza baitzen,

19. eta Abram bedeinkatu zuen, esanez:«Goi-goiko Jainkoak,zeru-lurren egileak,bedeinka zaitzala, Abram!

20. Eta bedeinkatua izan bediGoi-goiko Jainkoa,zure etsaien garaileegin zaituelako».Abramek guztiaren hamarrenak eman zizkion Melkisedeki.

21. Sodomako erregeak esan zion Abrami:—Itzul iezadazu neure jendea, eta gorde zeuretzat guda-harrapakinak.

22. Abramek ihardetsi zion:—Jaunarengatik, zeru-lurren egile den Goi-goiko Jainkoarengatik, dagit zin

23. ez dudala zurerik deus hartuko, ezta oinetako lokarririk ere, Abram aberastu duzula esaterik izan ez dezazun.

24. Ez dut ezer ere nahi neuretzat, nire gizonek jan dutena eta Aner, Exkol eta Mambre nire lagunei dagokiena izan ezik. Hauek har dezatela berena.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 14