Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 14:12-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Sodoman bizi zen Abramen iloba Lot ere atxilotu egin zuten, bere ondasun eta guzti. Eta alde egin zuten.

13. Iheslarietako bat gertatuaren berri Abram hebrearrari ematera joan zitzaion. Abram Mambre amortarraren artadian bizi zen, eta Mambreren anaia Exkol eta Anerrekin hitzarmena egina zuen.

14. Abramek, iloba bahitu ziotela jakitean, hirurehun eta hemezortzi laguneko taldea morroi fidagarrienekin prestatu zuen eta errege haien ondoren joan zen Daneraino.

15. Bere gizataldearekin gauez etsaien gainera erori eta garaitu egin zituen, eta Damaskotik iparraldera dagoen Hobaraino jazarri.

16. Haiek harrapatutako guztia berreskuratu zuen: Lot eta honen ondasunak, bahiturik zeramatzaten emakumeak eta gainerako jendea.

17. Kedorlaomer eta honek lagun zituen erregeak garaitu ondoren, itzulbidetik zetorrela, Sodomako erregea atera zitzaion Abrami bidera Xeba haranean, hau da, Erregearen haranean.

18. Une hartan, Melkisedek Xalemgo erregeak ogi-ardoak atera zituen, Goi-goiko Jainkoaren apaiza baitzen,

19. eta Abram bedeinkatu zuen, esanez:«Goi-goiko Jainkoak,zeru-lurren egileak,bedeinka zaitzala, Abram!

20. Eta bedeinkatua izan bediGoi-goiko Jainkoa,zure etsaien garaileegin zaituelako».Abramek guztiaren hamarrenak eman zizkion Melkisedeki.

21. Sodomako erregeak esan zion Abrami:—Itzul iezadazu neure jendea, eta gorde zeuretzat guda-harrapakinak.

22. Abramek ihardetsi zion:—Jaunarengatik, zeru-lurren egile den Goi-goiko Jainkoarengatik, dagit zin

23. ez dudala zurerik deus hartuko, ezta oinetako lokarririk ere, Abram aberastu duzula esaterik izan ez dezazun.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 14