Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 14:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hona zer gertatu zen Xinearko Amrafel, Elasarko Ariok, Elamgo Kedorlaomer eta Goimgo Tidal erregeen garaian.

2. Errege hauek gudu egin zieten Sodomako Bera, Gomorrako Birxa, Admako Xinab, Tzeboimgo Xemeber erregeei eta Belako, hau da, Tzoarko, erregeari.

3. Azken hauek Sidim haranean bildu ziren, gaur egun Itsaso Hila dagoen lekuan.

4. Kedorlaomerren mende hamabi urtez egon ondoren, hamahirugarrenean haren kontra matxinatu ziren.

5. Hamalaugarrenean, Kedorlaomerrek, lagun zituen erregeekin joan eta refatarrak garaitu zituen Axterot-Karnaimen, zuzitarrak Hamen, emitarrak Xabe-Kiriataimen

6. eta hortarrak Seir mendialdean, El-Paran basamortutik hurbil.

7. Handik itzultzean, En-Mixpatera, hots, Kadexera, etorri eta amalektarrak xehatu zituzten beren lurralde guztian, baita Jatzetzon-Tamarren bizi ziren amortarrak ere.

8. Irten ziren, orduan, Sodoma, Gomorra, Adma, Tzeboim eta Bela edo Tzoarko erregeak, eta eraso egin zieten Sidimgo haranean

9. Elamgo Kedorlaomer, Goimgo Tidal, Xinearko Amrafel eta Elasarko Ariok erregeei; bost errege lauren aurka.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 14