Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 12:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jaunak esan zion Abrami:«Utzi zeure lurra, zeure ahaideaketa zeure aitaren etxeaeta zoaz nik erakutsiko dizudanlurraldera.

2. Nazio handi eginen zaitut.Ospetsu bihurtuko dut zure izena.Bedeinkatuko zaitut,eta bedeinkazio-iturri izango zara.

3. Bedeinkatzen zaituenabedeinkatu egingo dut;madarikatzen zaituena, berriz,madarikatu.Zure bitartez bedeinkatuko ditutlurreko herri guztiak».

4. Abiatu zen, beraz, Abram, Jaunak agindu bezala. Hirurogeita hamabost urte zituen Harandik atera zenean.

5. Berekin hartu zituen bere emazte Sarai, iloba Lot, Haranen lortutako ondasunak eta erositako esklaboak. Hala, Kanaan aldera jo zuten.Kanaanera iritsi zirenean,

6. Abramek lurraldea igaro zuen Sikem deritzan lekuraino, Moreko arteraino. Kanaandarrak ziren garai hartan bertako bizilagun.

7. Jauna agertu zitzaion Abrami eta esan zion: «Hau da zure ondorengoei emango diedan lurraldea».Eta aldarea eraiki zion bertan Abramek agertu zitzaion Jaunari.

8. Handik, mendi aldera jo zuen, Betel-en ekialdera. Han kokatu zuen oihal-etxola, Betel mendebaldera eta Ai ekialdera zituela. Beste aldare bat eraiki eta Jauna gurtu zuen.

9. Ondoren, geldialdiak eginez, Negev aldera jo zuen.

10. Gosetea izan zen lurralde hartan. Hain larria zenez, Egiptora joan zen Abram, atzerritar gisa bizitzera.

11. Hara iristear zegoela, Sarai bere emazteari esan zion: «Adizu, badakit emakume ederra zarela.

12. Egiptoarrek, ikus zaitzatenean, nire emaztea zarela uste izango dute eta hil egingo naute, eta zu bizirik utzi.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 12