Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 10:20-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Horiek izan ziren Kamen ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.

21. Semek ere, hebrear guztien aita eta Jafeten anaia nagusienak, izan zituen semeak:

22. Elam, Axur, Arpakxad, Lud eta Aram.

23. Aramen semeak Utz, Hul, Geter eta Max izan ziren.

24. Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber.

25. Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg, hau da, «Zatiketa», zuen izena, bere garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan.

26. Joktanen semeak Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah,

27. Hadoram, Uzal, Dikla,

28. Obal, Abimael, Xeba,

29. Ofir, Habila eta Jobab izan ziren.

30. Mexatik Zefar aldera dagoen lurraldean kokatu ziren, ekialdeko mendietan.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 10