Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 1:6-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Jainkoak esan zuen: «Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta beheko urak bereiz ditzan».Eta hala izan zen.

7. Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen.

8. Jainkoak sabaiari «zeru» eman zion izen. Honela, bigarren eguna burutu zen.

9. Jainkoak esan zuen: «Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra».Eta hala izan zen.

10. Lehorrari «lur» eman zion izen eta ur-multzoari «itsaso». Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.

11. Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak belar hezea, hazidun landareak eta orotariko fruta-arbolak beren hazi eta guzti».Eta hala izan zen.

12. Eta lurrak orotariko hazidun landareak eta fruta-arbolak beren hazi eta guzti eman zituen. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.

13. Honela, hirugarren eguna burutu zen.

14. Jainkoak esan zuen: «Izan bitez argizagiak zeru-sabaian, eguna eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko.

15. Izan bitez zeru-sabaian lurrari argi egiteko».Eta hala izan zen.

16. Jainkoak bi argizagi handi egin zituen: handiena egunaren gain jartzeko eta txikiena gauaren gain. Eta izarrak ere egin zituen.

17. Zeru-sabaian ezarri zituen lurrari argi egiteko,

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 1