Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 1:4-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik:

5. argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Honela, lehen eguna burutu zen.

6. Jainkoak esan zuen: «Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta beheko urak bereiz ditzan».Eta hala izan zen.

7. Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen.

8. Jainkoak sabaiari «zeru» eman zion izen. Honela, bigarren eguna burutu zen.

9. Jainkoak esan zuen: «Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra».Eta hala izan zen.

10. Lehorrari «lur» eman zion izen eta ur-multzoari «itsaso». Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.

11. Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak belar hezea, hazidun landareak eta orotariko fruta-arbolak beren hazi eta guzti».Eta hala izan zen.

12. Eta lurrak orotariko hazidun landareak eta fruta-arbolak beren hazi eta guzti eman zituen. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 1