Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 1:20-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Jainkoak esan zuen: «Egin bezate urek borbor bizidunez; egin bezate hegan hegaztiek lurraren gainean, airean».

21. Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen, uretan borbor dabiltzan orotariko bizidunak eta orotariko hegaztiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.

22. Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak, ugaldu eta bete itsas urak; ugal bitez hegaztiak ere lurraren gainean».

23. Honela, bosgarren eguna burutu zen.

24. Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak orotariko bizidunak: abereak, piztiak eta narrastiak».Eta hala izan zen.

25. Jainkoak orotariko bizidunak sortu zituen: abereak, piztiak eta narrastiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.

26. Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».

27. Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen.

28. Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 1