Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 1:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen.

2. Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen.

3. Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia».Eta izan zen argia.

4. Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik:

5. argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Honela, lehen eguna burutu zen.

6. Jainkoak esan zuen: «Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta beheko urak bereiz ditzan».Eta hala izan zen.

7. Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen.

8. Jainkoak sabaiari «zeru» eman zion izen. Honela, bigarren eguna burutu zen.

9. Jainkoak esan zuen: «Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra».Eta hala izan zen.

10. Lehorrari «lur» eman zion izen eta ur-multzoari «itsaso». Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 1