Itun Zaharra

Itun Berria

Habakuk 2:16-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Lotsaz bete zara, ez ohorez;edan zuk ere,eta agertu larrugorrian.Jaunak bere haserre-kopatikedanaraziko dizueta lotsa izango duzu ohore ordez.

17. Bai, Libanori egin zeniongogorkeriakazpian hartuko zaitu.Egin zenuen abere-hilketakizu-ikara emango dizu.Eta hori,isuri duzun giza odolarengatik,herrialdeei, hirieieta bertako jendeariegindako gogorkeriengatik.

18. «Ba al du zentzurikartisauak idoloa egiteak,metal urtuzko irudieta gezur-bide huts delarik?Ba al du zentzurik artisauakberak eginiko idolo mutueifede emateak?

19. «Zoritxarrekoa zu,egur-puska bati: “Esna zaitez!”eta harri mutuari: “Jaiki!”esaten diezun hori!Agertuko ote dizute horiekmezurik?Urrez eta zilarrezjantziak daude, bai,baina beren baitan ez dutebizi-arnasarik.

20. Jauna, ordea,bere tenplu santuan dago:bego isilik lur osoa haren aurrean!»

Irakurri kapitulu osoa Habakuk 2