Itun Zaharra

Itun Berria

Habakuk 1:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jainkoak Habakuk profetari agertu zion mezua.

2. Noiz arte ari behar dut, Jauna,zuri erreguka, zuk entzun gabe?Noiz arte ari behar dut oihukagogorkeriaren aurka,zuk lagundu gabe?

3. Zergatik ikusarazten didazuhorrenbeste bidegabekeria?Nola egon zintezkezapalketari begira?Hondamen eta gogorkeriaugari aurrean,auziak eta borrokak nonahi.

4. Legeak ez du indarrik,zuzenbidea oinperatua dago.Gaiztoak inguratua dago zintzoa,epai okerrak ematen dira.

5. Honela dio Jaunak:«Begira iezaiezue beste herriei,ikusi;harri zaitezte, harritu!Gertatzeko baitago zerbait:ez zenukete sinetsiko erekontatuko balizuete.

6. Horra,babiloniarrak jaikiaraziko ditut,herri bihotz-gogor eta ausarta.Bazterrik bazter dabiltza munduan,besteren lurraldeakberentzat hartuz.

7. Herri izugarri eta ikaragarria:berak ezartzen ditulegea eta nagusitza.

Irakurri kapitulu osoa Habakuk 1