Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 7:19-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. «Zilarra kalera botako dute,urrea zabortzat hartuko.Ez urreak, ez zilarrak,ez ditu libratukoJaunaren sumin-egunean,urreak eta zilarrakeragin baitzieten bekatu.Ez diete gosea aseko,ezta sabelak ere beteko.

20. Harro zeudenberen bitxien edertasunaz;beraiekin egin zituztenidolo higuingarrien irudiak;horregatik, zabor bihurtuko dizkiet.

21. Arrotzen esku utziko dut lurraldea,soil dezaten;herrialdeko gaizkileen esku,harrapakin gerta dadin.Eta profanatu egingo dute.

22. Ez naiz beraietaz arduratuko,eta profanatu egingo dutenire altxorra:gaizkileak sartuko dira hiriraeta profanatu egingo dute.

23. Egin itzazu kateak,hilketaz betea baitago herria,indarkeriaz betea hiria.

24. Naziorik ankerrenaketorraraziko ditut,etxeez jabe daitezen.Nik bukaraziko dutahaltsuen harrokeriaeta profanatu egingo dituzteberorien santutegiak.

25. Izualdia etortzean,bakea bilatuko dute,baina alferrik!

26. Hondamendiahondamendiaren gainetorriko da,albiste txarrak albiste txarren gain;ikuskaria eskatuko diote profetari;apaizak ez du irakaspenik emango,ezta kontseilariek ere aholkurik.

27. Erregea doluz egongo da,printzea etsipenak jota,jendea dardaraz.Haien jokabidearen araberajokatuko dut beraiekin,beraiek epaitu ohi duten eranepaituko ditut;orduan jakingo duteni naizela Jauna».

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 7