Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 7:17-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. «Esku guztiak ahuldu egingo dira,belaun guztiak makaldu.

18. «Dolu-jantzia jarriko dute soinean,izu-ikarak harrapatuko ditu:aurpegi guztiak lotsaz gorri,buruak soilduta ilerik gabe.

19. «Zilarra kalera botako dute,urrea zabortzat hartuko.Ez urreak, ez zilarrak,ez ditu libratukoJaunaren sumin-egunean,urreak eta zilarrakeragin baitzieten bekatu.Ez diete gosea aseko,ezta sabelak ere beteko.

20. Harro zeudenberen bitxien edertasunaz;beraiekin egin zituztenidolo higuingarrien irudiak;horregatik, zabor bihurtuko dizkiet.

21. Arrotzen esku utziko dut lurraldea,soil dezaten;herrialdeko gaizkileen esku,harrapakin gerta dadin.Eta profanatu egingo dute.

22. Ez naiz beraietaz arduratuko,eta profanatu egingo dutenire altxorra:gaizkileak sartuko dira hiriraeta profanatu egingo dute.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 7