Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 7:11-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Indarkeria, gaiztoaren aginte-makila, nagusitu da. Baina honetatik guztitik ez da ezer geldituko; akabo horien burrunbada eta algarak.

12. Badator garaia, bertan da eguna! Eroslea ez dadila poz, saltzailea ez dadila atsekabe, guztiak harrapatuko baititu nire suminak.

13. Saltzaileak ez du bere salgaia berreskuratuko, nahiz eta bizirik egon, beteko baita herri osoaren aurka erabakitakoa. Inor ez da bizirik aterako bere gaiztakeriagatik.

14. Turuta joko dute, prestakuntzak egingo, baina inor ez gudura joango, guztiak harrapatuko baititu nire suminak.

15. Gerra kanpoan, izurria eta gosea etxean. Landan dagoena gerran hilko da, hirian dagoena goseak eta izurriak irentsita.

16. Bizirik gelditzen direnek ihes egingo dute, mendietara joango dira, haranetako usoak bezala, denak intzirika, nor bere erruarengatik.

17. «Esku guztiak ahuldu egingo dira,belaun guztiak makaldu.

18. «Dolu-jantzia jarriko dute soinean,izu-ikarak harrapatuko ditu:aurpegi guztiak lotsaz gorri,buruak soilduta ilerik gabe.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 7