Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 5:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. eta pixka honetatik beste pixka bat hartu, sutara bota eta erre egingo duzu: Israel herri osoa erreko duen sua irtengo da hortik».

5. Hau dio Jainko Jaunak: «Hona hemen Jerusalem! Nazioen erdian jarria nuen nik, eta herrialdez inguratua.

6. Baina nire erabakien eta legeen kontra altxatu da, inguruko nazio eta herrialdeek baino gaiztakeria handiagoak eginez. Nire erabakiak mespretxatu ditu eta ez du nire legeen arabera jokatu.

7. Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Inguruko herriak baino ere errebeldeago izan zarete, ez duzue nire legeen arabera jokatu, ezta nire erabakiak bete ere; inguruko nazioen ohiturei ere ez diezue jarraitu.

8. Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Neu ere zure kontra nator, Jerusalem; zeuregan betearaziko dut epaia, nazioen aurrean;

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 5