Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 5:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, hartu aizto zorrotz bat eta erabili bizarra mozteko labana bezala: moztu ilea eta bizarra, pisatu eta banatu hiru metatxotan.

2. Setio-egunak amaitzean, metatxo bat hiriaren erdian erreko duzu; beste bat ezpataz jo eta hiriaren inguruan astinduko duzu; azkena haizeratu eta sakabanatu egingo duzu —eta nik ezpataz pertsegituko dut—.

3. Baina zuk ile pixka bat hartu eta soinekoaren tolesduretan gordeko duzu,

4. eta pixka honetatik beste pixka bat hartu, sutara bota eta erre egingo duzu: Israel herri osoa erreko duen sua irtengo da hortik».

5. Hau dio Jainko Jaunak: «Hona hemen Jerusalem! Nazioen erdian jarria nuen nik, eta herrialdez inguratua.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 5