Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 48:22-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. baita lebitarrentzako eta hiriarentzako bereizitako lurzatiak ere, Judaren zatia izango duelarik iparraldean, eta Benjaminena hegoaldean.

23-27. «Hegoalderantz, ondorengo beste leinu hauen zatiak daude, ekialdeko mugatik Mediterraneo itsasoraino hedatuz, ordena honetan: Benjamin, Simeon, Isakar, Zabulon eta Gad.

28. «Gaden hegoaldeko muga lurralde guztiaren muga izango da: ekialdetik, Tamar-tik Meriba-Kadexeko oasiraino eta handik, Egiptoko errekari jarraituz, Mediterraneo itsasoraino.

29. Hau da Israelgo leinuen artean banatuko duzuen lurraldea, hauek leinuei dagozkien ondare-zatiak. Nik, Jainko Jaunak, esana.

30-31. «Jerusalemgo hiriak hamabi ate izango ditu, eta bakoitzak Israelgo leinu baten izena izango du. Iparraldeko harresiak, bi kilometro eta laurden luze, hiru ate izango ditu: Ruben, Juda eta Lebirenak.

32. Ekialdeko harresiak ere, beste bi kilometro eta laurden luze, beste hiru ate izango ditu: Jose, Benjamin eta Danenak.

33. Hegoaldeko harresiak, luzera berekoak, beste hiru ate: Simeon, Isakar eta Zabulonenak.

34. Azkenik, mendebaldeko harresiak ere luzera bera eta beste hiru ate izango ditu: Gad, Axer eta Neftalirenak.

35. Hiriaren perimetroa bederatzi kilometrokoa izango da.«Aurrerantzean, “Jauna bertan dago” deituko da hiria».

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 48