Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 45:18-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Lehen hilaren batean, akats gabeko zezen bat eskainiko duzue santutegiaren garbikuntza-ohikunea egiteko.

19. Garbikuntzarako aberearen odola hartuko du apaizak eta tenpluko ate-muntagak, aldarearen lau ertzak eta barneko atariko ate-muntagak igurtziko ditu.

20. Hilaren zazpian, gauza bera egingo duzue nahi edo jakin gabe bekatu egin duenaren alde. Horrela egingo da tenpluaren garbikuntza.

21. «Lehen hilaren hamalauan, Pazko-jaia ospatzen hasiko zarete. Zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue.

22. Jaiaren lehen egunean, printzeak zezen bat eskainiko du bere eta herri osoaren bekatuen barkamen-ohikunea egiteko.

23. Jaietako beste zazpi egunetako bakoitzean, akats gabeko zazpi zezen eta zazpi ahari eskainiko dizkio Jaunari erre-oparitzat, eta aker bat barkamen-oparitzat.

24. Azkenik, zezen eta ahari bakoitzeko berrogei kilo irin eta sei litro olio eskainiko ditu labore-oparitzat.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 45