Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 44:15-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. «Apaiz lebitarrek, Tzadoken ondorengoek, ordea, zintzo bete zuten nire santutegiko zerbitzua, israeldarrak niregandik aldendu zirenean. Beraz, horiek hurbilduko zaizkit zerbitzatzera eta oparietako gantzak eta odola aurkeztera. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

16. Horiek sartuko dira nire santutegira, eta nire mahaira hurbilduko. Horiek beteko dute nire zerbitzua.

17. Barneko atariko ateetatik sartzean, lihozko jantziak eramango dituzte soinean; ez dute artilezko jantzirik eramango zerbitzugintzan barneko atarian eta tenpluan ari direnean.

18. Lihozko buruzapia jantziko dute, eta lihozko galtzak, baina gerrikorik gabe, izerdi ez daitezen.

19. Kanpoko atarira herriarengana irtetean, zerbitzugintzan erabilitako jantziak kendu eta santutegiko geletan utziko dituzte. Beste jantzi batzuk jarriko dituzte, bestela beren jantzi sakratuez herria sagaratuko bailukete.

20. Ez dute burua zeharo soilduko, ezta ilea gehiegi luzatzen utziko ere; txukun moztuko dute.

21. Ez dute ardorik edango barneko atarira sartu behar dutenean.

22. Ezin izango dira alargunekin nahiz senarrak zapuztutakoekin ezkondu, baizik eta israeldar neskatxa birjinekin bakarrik edota beste apaizen baten alargunarekin.

23. Zer den sakratu eta zer profano, zer garbi eta zer kutsatu, bereizten irakatsiko diote nire herriari.

24. Epaile izango dira auzietan, eta nire legeen arabera egingo dute epaiketa. Nik emandako lege eta arauen arabera ospatuko dituzte jaiegunak, eta sagaratuko larunbatak.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 44