Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 44:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Santutegiaren ekialdera zegoen kanpoko sarrerara eraman ninduen gizonak; itxirik zegoen.

2. Esan zidan Jaunak: «Ate honek itxirik jarraitu behar du; ez da irekiko; ez da hortik inor sartuko, ni, Jauna, Israelen Jainkoa, sartu bainaiz hortik. Itxirik jarraituko du, beraz.

3. Baina karguan dagoen printzea sar daiteke hortik otordu sakratua nire aurrean egitera. Atalondotik sartuko da eta bide beretik irtengo».

4. Gero, iparraldeko atetik tenpluaren aurrera eraman ninduen gizonak. Jaunaren aintzak tenplua betetzen zuela ikusi nuen, eta ahuspez erori nintzen.

5. Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, jarri arreta, begira erne eta entzun adi tenpluari buruz emango dizkizudan lege eta arau guztiak; hartu gogoan, batez ere, tenpluan sartzeko eskubideari buruzkoak.

6. «Adierazi israeldarrei, herri errebelde horri, nire, Jainko Jaun honen, mezua: Israeldarrok, aski da! Gehiegizkoak dira zuen egintza higuingarriak.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 44