Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 42:15-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Gizonak, tenplu barneko eraikinen neurketak amaitu zituenean, ekialdeko atetik irtenarazi ninduen, eta tenpluaren inguruak neurtzeari ekin zion.

16. Ekialdeko alderdia neurtu zuen makilaz, eta ekialdeak berrehun eta berrogeita hamar metroko luzera zuen.

17-19. Gauza bera egin zuen iparralde, hegoalde eta mendebaldeko alderdiekin, eta denek luzera bera zuten: berrehun eta berrogeita hamar metro.

20. Horrela neurtu zituen lau alderdiak. Dena hormaz inguratua zegoen: berrehun eta berrogeita hamar metroko karratua zen, eta Jainkoari sagaraturiko esparrua eta esparru profanoa bereizten zituen.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 42