Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 40:7-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Alde bietan, zaingelak zeuden: hiru metro ziren luze eta hiru metro zabal, eta gelatik gelara, bi metro eta erdiko tartea zegoen. Atalasea barnealdetik, atalondo aldera, hiru metro zen zabal.

8. Gero, atalondoa neurtu zuen gizonak:

9. lau metroko sakonera zuen, eta kanpoko hormek metro bateko lodiera. Sarrerako azken lokala zen, tenplurantz.

10. Ekialdeko sarrerak sei zaingela zituen, hiruna alde bakoitzean, denak neurri berekoak, eta tarteko hormak ere denak neurri berekoak.

11. Atearen zabalera neurtu zuen: bost metrokoa zen, eta erdiko pasabidearen zabalera sei metro eta erdikoa.

12. Zaingelen aurrean, pasabidearen alde bietan, horma bat zegoen, metro erdikoa; zaingelak hiru metrokoak ziren luze-zabalean.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 40