Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 40:34-39 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. Atalondoak kanpoko atarirantz jotzen zuen; hormek palmondoak zituzten alde banatan zizelkatuta. Zortzi harmaila igo behar ziren sarrerara iristeko.

35. Gero, iparraldeko sarrerara eraman ninduen; sarrera neurtu, eta besteen neurrikoa zen.

36. Bazituen zaingelak, hormak, atalondoa eta, inguruan, leihoak. Sarrera hogeita bost metro zen luze eta hamabi eta erdi zabal.

37. Atalondoak kanpoko atarirantz jotzen zuen; hormek palmondoak zituzten alde banatan zizelkatuta. Zortzi harmaila igo behar ziren sarrerara iristeko.

38. Gela bat zegoen sarrerako atalondora jotzen zuena: han garbitzen ziren erre-oparitarako abereak.

39. Sarrerako atalondoan bina mahai zeuden alde bietan, eta haietan hiltzen ziren erre-oparitarako nahiz barkamen- eta ordain-oparitarako abereak.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 40