Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 40:26-36 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Zazpi harmaila igo behar ziren, eta atalondoa azkenean zegoen; hormetan palmondoak zeuden zizelkaturik, bana alde bakoitzean.

27. Barneko atariak ere bazuen sarrera bat hegoaldera. Bi sarreren arteko distantzia neurtu zuen gizonak: berrogeita hamar metro.

28. Gero, barneko atarira eraman ninduen hegoaldeko sarreratik. Sarrera hura neurtu, eta besteen neurri berekoa zen.

29. Zaingelek, hormek eta atalondoak besteen neurri berberak zituzten. Sarrerak, atalondoa barne, leihoak zituen inguru guztian, eta hogeita bost metro zen luze eta hamabi eta erdi zabal. (

30. )

31. Atalondoak kanpoko atarirantz jotzen zuen; hormek palmondoak zituzten alde banatan zizelkatuta. Zortzi harmaila igo behar ziren sarrerara iristeko.

32. Ondoren, barneko atarira eraman ninduen ekialdeko atetik. Sarrera neurtu, eta besteen neurrikoa zen.

33. Zaingelek, hormek eta atalondoak besteen neurri berberak zituzten. Sarrerak, atalondoa barne, leihoak zituen inguru guztian, eta hogeita bost metro zen luze eta hamabi eta erdi zabal.

34. Atalondoak kanpoko atarirantz jotzen zuen; hormek palmondoak zituzten alde banatan zizelkatuta. Zortzi harmaila igo behar ziren sarrerara iristeko.

35. Gero, iparraldeko sarrerara eraman ninduen; sarrera neurtu, eta besteen neurrikoa zen.

36. Bazituen zaingelak, hormak, atalondoa eta, inguruan, leihoak. Sarrera hogeita bost metro zen luze eta hamabi eta erdi zabal.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 40