Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 40:18-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Sarreren alboetan zegoen espaloia, eta honen zabalera haien luzera bestekoa zen; barneko patioa baino beherago zegoen mailaz.

19. Gizonak ataria neurtu zuen, eta kanpoko atariko lehen ataurretik barneko atariko ataurreraino berrogeita hamar metro zeuden.

20. Kanpoko atarian iparraldera zegoen sarreraren luzera eta zabalera ere neurtu zituen.

21. Alde bietan zeuden hiru zaingelak, tarteko hormak eta atalondoa ekialdeko sarrerakoen neurri berekoak ziren: hogeita bost metro luze eta hamabi eta erdi zabal.

22. Atalondoa, leihoak eta palmondoak ekialdeko sarrerakoen neurri berekoak ziren. Zazpi harmaila igo behar ziren, eta atalondoa azkenean zegoen.

23. Iparraldeko sarreraren aurrez aurre, barneko atarirako sarrera zegoen, ekialdetik bezalaxe; sarrera batetik besterako tartea neurtu zuen gizonak: berrogeita hamar metro.

24. Gero, hegoaldera eraman ninduen, non beste sarrera bat baitzegoen; hormen eta atalondoaren neurriak beste sarreretakoak bezalakoak ziren.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 40