Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 4:7-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Finkatu zeure begiak Jerusalem setiatuaren gain eta, besoa altxaturik, hitz egin nire izenean beraren aurka.

8. Nik sokaz lotuko zaitut, etzanik igaro beharreko egunak bete arte, alde batetik bestera alda ez zaitezen.

9. «Hartu garia, garagarra, babak, dilistak, artatxikia eta zekalea; sartu dena ontzi batean eta egin ogia. Hori jango duzu alde batera etzanda emango dituzun hirurehun eta laurogeita hamar egunetan.

10. Kilo laurden bateko anoa jango duzu egunero, ordu jakinetan.

11. Ura ere neurtua edango duzu, litro bat, ordu jakinetan.

12. Garagar-taloaren antzeko opilak egin eta jendaurrean giza gorotzaren gainean erreko dituzu».

13. Eta erantsi zuen Jaunak: «Sakabanatuko ditudan nazioen artean, israeldarrek janari kutsatua jan beharko dutela esan nahi du horrek».

14. Esan nion: «Jainko Jauna, ni ez naiz sekula kutsatu; haurtzarotik gaur arte sekula ez dut abere akabatu edo sarraskiturik jan, eta ez da inoiz nire ahoan haragi kutsaturik sartu».

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 4