Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 36:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Gizaseme, hitz egin nire izenean Israelgo mendiei eta esan entzuteko

2. nik, Jainko Jaunak, adierazten diedan mezua: “Bai ederki! —zioen etsaiak zuei buruz—. Antzinako mendion jabe bihurtu gara”.

3. Horregatik, hitz egin nire izenean eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Hondaturik utzi zaituztete eta zuek berenganatzeko irrikaz zeuden beste nazioak zuetaz jabetu dira, isekaz eta irainez bete zaituztete;

4. horregatik, Israelgo mendiok, entzun nik, Jainko Jaunak, zuei guztioi —mendi eta muino, erreka eta haran, hondaturiko toki eta hutsik zaudeten hiri, inguruko nazio guztien harrapakin eta iseka-gai izan zaretenoi— adierazten dizuedan mezua:

5. Jakizue ongi, suminaren suminez mintzo naiz beste nazio guztien aurka, Edomen kontra batez ere; pozez gainezka eta mespretxu biziz nire herrialdeaz jabetu baitziren, bertako lurrak pipiltzeko.

6. «Beraz, hitz egin nire izenean Israel lurraldeari, eta adierazi mendi eta muinoei, erreka eta haranei, nik, Jainko Jaunak, diodana: Suminaren suminez eta amorruz mintzo naiz beste nazioek egin dizueten laidoarengatik.

7. Horregatik, zinez agintzen dut nik, Jainko Jaunak, zuen inguruko nazioek ere beren laidoa jasoko dutela.

8. Eta zuek, Israelgo mendiok, landareak sortuko dituzue eta fruituak emango nire herri Israelentzat, laster itzuliko baita.

9. Bai, zuek babesteko nago ni hemen: landu egingo zaituztete eta erein.

10. Zuen jendea ugalduko dut, Israel herri osoa. Hiri hondatuak berreraiki eta berriz jendea biziko da berorietan.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 36