Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 32:12-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Munduko naziorik ankerrenetakogerlarien ezpatapeaneroraraziko dutzure gudaroste ugaria;Egiptoren harrokeriadeuseztatuko duteeta jendetza guztia suntsituko.

13. Ibai handiaren ertzekoganadu guztia akabatuko dut;ez giza oinek, ez abere-hankek,ez dituzte hango urakberriro zikinduko.

14. Orduan baretuko ditut ibaiko uraketa olioa bezain leunkirojoango dira.Honela diot nik, Jainko Jaunak.

15. Egipto hondamendibihurtuko dudaneaneta herrialdea huts-hutsik utzi,bizilagun guztiak joeta garbituko ditudanean,orduan jakingo dute denekni naizela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 32