Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 31:1-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hamaikagarren urtean, hirugarren hilaren batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, esan Egiptoko errege faraoiari eta haren jendetzari:«Noren pareko zu,zeure handitasunean?

3. Libanoko zedro baten antzeko zara:adar bikainaketa gerizpe ederreko hostaila ditu,eta enbor luzea,adaburua hodeietarainoiristen zaiona.

4. Euriek hazarazi zuten,lurpeko urek luzarazi:hauek haren inguruaureztatzen zuten lehenengo,landako beste zuhaitzen artetikisurtzen gero.

5. Beste zuhaitzak baino garaiagoegin zen,adarrak ugaritueta luzatu egin zitzaizkion,ura oparo baitzuen hazteko.

6. Hegazti guztiekegiten zituzten habiakharen adarretan,basapiztia guztiek kumeak azpian,herri guztietako jendea bizi zenberaren babespean.

7. Bikaina zen bere handitasunagatik,bere adarren luzeragatik,ura oparo baitzutenharen sustraiek.

8. Jainkoaren baratzeko zedroakez ziren haren pareko,zipresek ez zutenhark bezalako adarrik,ezta platanoek erehalako hostailarik;Jainkoaren baratzeanez zen hura bezain zuhaitz ederrik.

9. Nik edertu nuen hostaila mardulez,eta inbidia ziotenEdengo zuhaitz guztiek,Jainkoaren baratzeko zuhaitzek.

10. «Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Asko luzatu, adaburua hodeietaraino goratu eta harrotu egin delako,

11. zapuztu egin dut eta munduko erregerik ahaltsuenaren esku utzi, beraren gaiztakeriak merezi bezala erabil dezan.

12. Atzerritarrek, nazioen arteko ankerrenek, eraitsi dute eta bertan behera utzi mendietan. Haren adar hostotsuak haran eta erreka-zuloetara erori dira hautsita; haren gerizpean bizi ziren herriek ihes egin eta bakarrik utzi dute.

13. Hegazti guztiak pausatu dira enbor erorian, basapiztiak gorde haren adar artean.

14. Hau dena, ur-bazterreko zuhaitzik hodeietaraino goratu ez dadin gertatu da, eta ongi ureztaturiko arbolarik besteen gain altxa ez dadin. Izan ere, denek hil behar baitute, gizakiek bezalaxe, eta lur azpiko mundura joan, hildakoen tokian daudenekin elkartzera.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 31