Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 30:7-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. «Basamorturik basamortuena izango da Egipto, hiri guztien artean hondatuenak bertako hiriak.

8. Egiptori su eman eta laguntzaile guztiak desegingo ditudanean jakingo dute ni naizela Jauna.

9. Egun hartan, mezulariak bidaliko ditut itsasontziz, lasai dagoen Etiopia izutzeko, eta beldurrez dardara egingo du, Egipto zigortuko dudan egunean. Hurbil da egun hori!

10. «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Babiloniako erregeNabukodonosorren bitartezamaiaraziko dutEgiptoren harropuzkeria.

11. Erregea eta bere armada,munduko ankerrenak,etorriko dira herrialdea hondatzera.Egiptoren kontra egingo dute gerra,hildakoz beteko herrialdea.

12. Lehortu egingo dut Nilo ibaia,jende maltzurrarisalduko diot herrialdea:hondatu egingo dutherrialdea eta bertako guztiaarrotzen bidez.Nik, Jaunak, esana.

13. «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Idoloak desegingo ditut,Menfiseko sasijainkoakamaiaraziko;ez da Egipton gobernaririk geldituko,beldurra zabalduko dut bertan.

14. Hondamendi bihurtuko dut Patros,su emango Tanis hiriarieta Tebasen aurkakoepaia beteko.

15. «Neure sumina isuriko dut Egiptoko hiri gotor zen Sinen gainera, eta Tebasen harropuzkeria deuseztatuko.

16. Su emango diot Egiptori, minez bihurrituko da Sin; zulatu egingo dituzte Tebaseko harresiak, eta hiria urperatua izango.

17. Heliopolis eta Bubastiseko gazteak gerran hilko dituzte eta emakumeak gatibu eramango.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 30