Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 27:4-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. itsasoan jaun eta jabe zinen,ontzi eder bat bezalakoaeraiki zintuzten zeure egileek:

5. Senir-eko zipresezegin zizuten zurajea,Libanoko zedroz goi-masta;

6. Baxango haritzez arraunak,boliz tartekaturikoZipreko zipresez zubia;

7. haize-oihalak, zure ezaugarrizirenak, Egiptoko liho bordatuz;zure gainestalkiakElixa uharteetako purpuraeta gorriminezko oihalez.

8. Sidon eta Arbadeko jendeazenuen arraunlari,eta zeure gizonik trebeenak,oi Tiro, lemazain.

9. Bibloseko artisau trebatuenakzenituen zeure itsas arotz;itsasontzi guztietako marinelekerosten zizuten merkantzia.

10. «Pertsia, Lud eta Put herrialdeetako gerlariak zeneuzkan zeure armadan, babeski eta buru-oskolak zintzilikatuz apaintzen zintuzten.

11. Arbadeko gizonak, zure armadarekin, zure harresietan zeuden zainketan, eta Gamad-ekoak zure dorre-gainetan. Beren babeskiak zure harresietan zintzilikatzen zituzten, inguru guztian, zure edertasuna bikainduz.

12. «Tarsiseko jendeak zurekin egiten zuen salerosketan, hain ugaria baitzen zure aberastasuna, eta zeure salgaien truke zilarra, burdina, eztainua eta beruna ematen zizkizuten.

13. Grezia, Tubal eta Mexek-eko jendea ere bezero zenuen, eta esklaboz eta brontzezko tresnez ordaintzen zizuten.

14. Bet-Togarmakoek ibiltzeko edo garraiorako zaldiak eta mandoak ekartzen zizkizuten.

15. Dedangoak ere bezero zenituen; itsas herri askok zurekin egiten zituen tratuak, boliz eta ebanoz ordainduz.

16. Aramgoek zure eskulan ugariak erosten zituzten eta trukean esmeraldak, purpurazko oihalak, bordatuak eta lihozko ehunak, koralak eta errubiak ematen zizkizuten.

17. Judak eta Israelek ere zurekin egiten zuten salerosketan, eta Minit-eko garia, artatxikia, eztia, olioa eta erretxina usaintsua ematen zizkizuten ordainetan.

18. Damaskokoek ere produktu asko, mota guztietako ondasunak, erosten zizkizuten, eta Helbongo ardoz eta Tzahar-eko artilez ordaintzen zizuten.

19. Uzal eskualdetik burdina landua, kanela eta kanabera usaintsua ekartzen zituzten zure azokara.

20. Dedangoek zaldi gainean ibiltzeko tresnak salerosten zizkizuten.

21. Arabiakoek eta Kedarko printze guztiek zurekin egiten zituzten tratuak, arkume, ahari eta akerrak salerosiz.

22. Saba eta Raemako merkatariak ere bezero zenituen, trukean lurrinik onenak, mota guztietako harribitxiak eta urrea emanez.

23. Haran, Kane eta Eden hirietakoek, Sabako merkatariek, Axur eta Kilmad hirietakoek ere zurekin egiten zituzten tratuak.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 27