5. Itsasoaren erdian geldituko da,sareak lehortzeko leku egina.Honela diot nik, Jainko Jaunak.Nazioen harrapakinbihurtuko da Tiro,
6. eta lehorrean dituen hiriakgerrak suntsituko dizkio.Orduan jakingo duteni naizela Jauna.
7. «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Babiloniako errege Nabukodonosor, munduko erregerik ahaltsuena, etorraraziko dut iparraldetik Tiroren aurka; zaldi, gurdi eta zaldizkoekin etorriko da, gudaroste handiarekin.
8. «Lehorrean dituzun hiriaksuntsituko dizkizu gerraz;gerlariek eraso-dorreakjarriko dituzte zure kontra,lubetak eraikiko zuri erasotzekoeta ezkutu-hesia jarrikoberen babeserako.
9. Eraso-tresnaz joko dituztezure harresiaketa pikotxez eraitsiko dorreak.
10. Zulatua izan den hirira bezalazure ateetatik erregea sartzean,haren zalditeria ugariakharroturiko hautsakestali egingo zaitu;zalditeriaren harrabotseta gurdien burrunbadazzure harresiekdardara egingo dute.