Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 26:16-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Itsas herrietako printze guztiak beren tronuetatik jaitsiko dira, beren soingainekoak kendu eta jantzi bordatuak erantziko dituzte; ikaraz beteko dira eta, lurrean eseririk, dardara egingo dute etengabe, zuregatik txundituta.

17. «Erosta kantatuko dizute:«“Nola dagoen hondatua,itsasoetako erregina,hiri ospetsua!Bera eta bertako bizilagunakindartsu ziren itsasoaneta izua sorrarazten zutenalde guztietan”.

18. Orain, eroria zaudenean,urrutiko uharteetakoakdardaratu egiten dira,itsas herriak izuturik daudezure amaieraz.

19. «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Hondaturiko hiri bihurtuko zaitudanean —jenderik gabeko hiriak bezala—, itsas leizea zure aurka altxarazi eta ur handiek estaliko zaituztenean,

20. hildakoen tokira jaitsaraziko zaitut, antzinako jendearengana, eta lur azpiko munduan biziaraziko zaitut, betiko hondakinen antzeko den mundu horretan, hildako guztiekin batera; ez duzu berriz bizilagunik izango, eta ez zaituzte berreraikiko ere bizidunen lurraldean.

21. Izugarri bihurtuko zaitut, eta kito zurea; zure bila ibiliko dira, baina sekula ez aurkituko. Nik, Jainko Jaunak, esana».

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 26