Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 26:12-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Aberastasunakharrapatu egingo dizkizuteeta salgaiak ostuko;harresiak eraitsieta jauregi bikainak botako behera;harriak, habeak eta hondakinak ereitsasora botako dituzte.

13. Zure kanta-hotsa isilaraziko dut,zure zitara-soinuaez da berriro entzungo.

14. Harkaitz soil bihurtuko zaitut,sareak lehortzeko leku,eta ez zaituzte berreraikiko.Nik, Jainko Jaunak, esana.

15. «Hau diotsot nik, Jainko Jaunak, Tirori: Ez al dute itsas herrietakoek dardara egingo zure erorketaren burrunbaz, zaurituen intziriez eta zure jendeak jasandako sarraskiaz?

16. Itsas herrietako printze guztiak beren tronuetatik jaitsiko dira, beren soingainekoak kendu eta jantzi bordatuak erantziko dituzte; ikaraz beteko dira eta, lurrean eseririk, dardara egingo dute etengabe, zuregatik txundituta.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 26