Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 26:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hamaikagarren urtean, hilaren batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, Tirok zera esan du Jerusalemi buruz:«“Bai ederki! Errausturik dagoherrien sarleku zen hiria.Orain da nire txanda,aberastu egingo naizhori hondatua dagoen bitartean!”

3. Horregatik,hau diot nik, Jainko Jaunak:Zure aurka nator, Tiro.Nazio ugari altxaraziko dutzure kontra, itsasoak uhinakharrotzen dituen bezala.

4. Tiroren harresiakdesegingo dituzteeta dorreak eraitsiko;hautsik ere ez dut han utziko,harkaitz soila besterik ez.

5. Itsasoaren erdian geldituko da,sareak lehortzeko leku egina.Honela diot nik, Jainko Jaunak.Nazioen harrapakinbihurtuko da Tiro,

6. eta lehorrean dituen hiriakgerrak suntsituko dizkio.Orduan jakingo duteni naizela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 26