Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 23:26-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Jantziak erantziko dizkizute eta zure bitxiez jabetuko.

27. Amaiaraziko ditut, bai, Egipton hasitako zure likiskeria eta prostituzioak; ez dituzu berriro gutiziatuko, ez zara Egiptoz oroituko ere.

28. Honela baitiot nik, Jainko Jaunak: Gorrotagarri eta nazkagarri egin zaizkizun haien esku utziko zaitut;

29. gorrotoz erabiliko zaituzte, zure irabazi guztiez jabetuko dira, larrugorrian utziko zaituzte eta agerian geldituko dira zure emagaldukeriak. Zure likiskeria eta prostituzioek

30. ekarri dizute hau guztia, nazio arrotzekin prostituzioan jardun duzulako, beraien idoloekin kutsatuz.

31. Ahizparen bidea hartu duzu eta, beraz, haren kopa jarriko dut zure eskuan.

32. Hau diot nik, Jainko Jaunak:«Ahizparen kopa edango duzu,kopa zabal eta sakona,bete-betea.(Irrigarri eta iseka-gai izango zara).

33. Saminez mozkor-mozkor egingo zara;izu- eta hondamen-kopa dazure ahizpa Samariaren kopa;

34. hondoraino edango duzu,zeure hortzez apurtukoeta zatiez bularrak urratuko dituzu.Nik, Jainko Jaunak, esana.

35. «Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Ahaztu egin nauzulako eta bizkarra eman, eraman zuk ere zeure likiskeria eta prostituzioen zama».

36. Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, epaitu Ohola eta Oholiba, aurpegira iezazkiezu beren jokabide higuingarriak.

37. Adulteriogile eta hiltzaile dira: beren idoloak gurtuz egin dute adulterio, eta mundura ekarri zizkidaten seme-alabak idolo horien ohorez erre dituzte.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 23